XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KARRAXI aldizkaria atera zen garaian urbano geltokia, botika eta aurrezki kutxa lortu ziren.

Katanga gaitzizena aldarrikapen independentisten garaian maltzurkeriz ezarri zen. Ez dugu atsegin.

Badirudi Legazpiko jai bakarrak kalekoak jai nagusiak direla, eta hori gezurra da.

Garrantzi handiagoa eman behar zaie auzoko festei, horien bidez, gainera, auzoetako identitatea sendotu egiten da herri mailan.

Hortaz aparte, auzokoak ez diren erakundeekin ere lan egin dugu.

Euskal Txokoa, Gazte Asanblada, Gazteen Informazio Bulegoarekin, esaterako.

Ez gara mugatzen auzoko ekintzetara bakarrik, talde irekiagoa da.

Nahi duguna, auzo bezala kanporatzea da.

- EB: Eta zer duzue esateko Katangari buruz? Gaitzizen hori aldarrikapen independentisten garaian maltzurkeriz ezarritakoa da eta ez dugu batere atsegin.

Gainera, aspaldin amaitu ziren gure independentzia nahiak eta berez, izen hori ere desagertuta eta ahaztuta egon beharko litzateke jadanik.

- EB: Aizue! eta Hegialde hkin edo hrik gabe? HAE: Letra horren erabilerari buruzko egokitasuna edo desegokitasuna argitzeko egin ditugu hainbat ikerketa.

Azkenean, hkin dela erabaki dugu.

Izanere, Kintanaren hiztegiak esaten duen bezala, hegi hitzak toki bereiztu, argi edo tontorra adierazten du eta horiek dira, hain zuzen ere, gure auzoen kokapenaren ezaugarriak.

Garai batean, euskaran orokorrean gertatu zen bezala, h hori desagertu egin zen nonbait, eta horregatik sortu zen hkin edo hrik gabe izango ote zenari buruzko eztabaida.

Baina dokumentu zaharretan ere Hrekin azaltzen da, pantano aldean dagoen Hegi luze deritzana, esaterako.

Hegialde, hkin edo gabe, ezin ukatu herriko jende multzo inportante bat bizi dela zure auzoetan.

Eta ezingo dira kexatu ezta ere, bertako bizilagunek.

Izan ere, Legazpin oraindik dagoen auzo elkarte bakarra ari da San Juan, Urtatza eta Lau Bideko biztanle guztien alde lan egiten.

Ea ba hortaz jabetzen diren eta direktiba osatzen duten Iñaki Aramendi, Mikel Aranburu, Manolo Mugerza, Antton Elorza, Tomas Martija, Ibon Alzelai, Borja Abasolo eta beste 30 bat lagunen lan egiteko gogoak eskertzen dieten.

Gustora hartuko lukete lagun guzti hauek Urtatzako 19.eko lokalean zure bisita. Anima zaitez.